Ir al contenido principal

Entradas

Ongi etorri kimikaren txokora!

 Ongi etorri Kimikaren Txokora!  Ander Sarriegi, Ainhoa Lasagabaster eta Garazi Idiakez gara, BH masterreko ikasleak. Praktiketan egon garen bitartean kimikako klaseetan ikasleek duten motibazio faltak arreta piztu digu. Hau gehiago sakontzeko, ikasleengana jo dugu arazo honen zergatia aurkitu nahian. Adierazi digutenez, gehienek ez diote inongo erabilgarritasunik ikusten ikasgai honi. Hori gutxi balitz, askok zailtzat nahiz aspergarritzat jotzen dute. Miatzen aritu gara eta batxilergoan adibidez guk ikasle garaian erabiltzen genituen liburu berberekin jarraitzen dutela ikasleek jabetu gara. Nabaria da batxilergoan gai berdinak edo oso antzekoak ematen dituztela irakasleek orain eta duela 5-10 urte. Ikasle batzuekin hitz egiten egin ondoren, metodologia ere gure ikasle garaian erabiltzen zenaren oso antzekoa zela konturatu ginen. Hala nola, orokorrean irakasleak lehenik eduki teorikoak azaltzen dizkie ikasleei eta gero azken hauek teoria hori praktikara eramaten dute a...
Entradas recientes

Hitz hodeia

Hitz hodei honetan aurtengo kurtsoan entzungo ditugun hitz nagusietako batzuk azaltzen dira. Ondoren arrotzak ez gertatzeko, bota begirada bat!

Materia eta propietateak

Kimika da materiaren konposizioa eta propietateak lantzen dituen zientzia. Materia espazioa betetzen duen edozer gauza da, masa deritzon propietatea dauka eta, horretaz gain, inertzia du. Gizakiok objektu materialak gara. Guztiok   betetzen dugu espazioa, eta gure masa pisuaren bidez deskribatzen dugu. Atmosferako gasak ere materia dira; nahiz eta ikusezinak izan, espazioa betetzen dute eta masa dute. Propietateak dira materia-lagin bat beste lagin batetik ezberdintzeko erabil ditzakegun ezaugarriak. Batzuetan, ezaugarri horiek begi bistan egoten dira. Hala, koloreagatik bereiz daiteke kolore marroi gorrixka duen solidoaren, kobrearen, eta, kolore horixka duen solidoaren, sufrearen, artean.   Materiaren propietateak bi maila handitan multzokatzen dira:  Propietate fisikoak  Propietate kimikoak Propietateak eta eraldaketa fisikoak Propietate fisikoa da materia-lagin batek duena bere konposizioa aldatzen ez den bitartean. Mailu batekin adi...

Substantzia materialen sailkapena

Materia atomoz osatuta dago. 115 atomo mota existitzen dira eta horiek 115 elementuen oinarri dira. Elementu kimiko bat atomo mota bakar batez osatutako substantzia da. Ohiko elementuak dira, adibidez, karbonoa, burdina eta zilarra. Naturan 90 elementu aurki ditzakegu. Besteak ez dira era naturalean aurkitzen; soilik artifizialki lor daitezke. Elementu ezberdinen atomoak konbinatzen direnean konposatu kimikoak eratzen dira. Batzuetan konposatu baten molekula isola daiteke. Molekula batean konposatu kimikoan dauden atomoen proportzio berdinak mantentzen dira eta hori da egon daitekeen entitate txikiena. Ur molekula bat hiru atomoz osatuta dago: bi H atomo O atomo bati lotuta. Hidrogeno peroxido molekula batek 2 H atomo eta 2 O atomo ditu; O atomoak lotuta daude eta O bakoitza H atomo bati lotzen zaio. Elementuei eta konposatuei substantzia deritze. Substantzien nahasteak deskribatzen direnean, disoluzio edo nahaste homogeneo hitzak erabiltzen dira. Nahaste homogeneo batean, l...