Ongi etorri Kimikaren Txokora!
Ander Sarriegi, Ainhoa Lasagabaster eta Garazi Idiakez gara, BH masterreko ikasleak.Praktiketan egon garen bitartean kimikako klaseetan ikasleek duten motibazio faltak arreta piztu digu. Hau gehiago sakontzeko, ikasleengana jo dugu arazo honen zergatia aurkitu nahian.

Adierazi digutenez, gehienek ez diote inongo erabilgarritasunik ikusten ikasgai honi. Hori gutxi balitz, askok zailtzat nahiz aspergarritzat jotzen dute.
Miatzen aritu gara eta batxilergoan adibidez guk ikasle garaian erabiltzen genituen liburu berberekin jarraitzen dutela ikasleek jabetu gara. Nabaria da batxilergoan gai berdinak edo oso antzekoak ematen dituztela irakasleek orain eta duela 5-10 urte.
Ikasle batzuekin hitz egiten egin ondoren, metodologia ere gure ikasle garaian erabiltzen zenaren oso antzekoa zela konturatu ginen. Hala nola, orokorrean irakasleak lehenik eduki teorikoak azaltzen dizkie ikasleei eta gero azken hauek teoria hori praktikara eramaten dute ariketak eginaz.
Metodologia honen bitartez, ikasleek mota bereko ariketak modu sistematiko batean ebazten ikasten dute, behin eta berriz eginez, baina benetan ulertu ote dute ariketaren funtsa?.
Gizartea etengabe aldatuz doa eta eskolak aldaketa hauetara egokitzeko beharra dauka. Kimika irakasteko metodologia zaharkitua geratzen ari dela jabetu gara eta beraz, gure helburua arazo honi erantzuna bilatzea izango da.
Sarrera moduan hementxe uzten dizuegu bideotxo bat, ikasleak erakartzeko asmoz:
Comentarios
Publicar un comentario