Materia atomoz osatuta dago. 115 atomo mota existitzen dira eta horiek 115 elementuen oinarri dira.
Elementu ezberdinen atomoak konbinatzen direnean konposatu kimikoak eratzen dira. Batzuetan konposatu baten molekula isola daiteke. Molekula batean konposatu kimikoan dauden atomoen proportzio berdinak mantentzen dira eta hori da egon daitekeen entitate txikiena. Ur molekula bat hiru atomoz osatuta dago: bi H atomo O atomo bati lotuta. Hidrogeno peroxido molekula batek 2 H atomo eta 2 O atomo ditu; O atomoak lotuta daude eta O bakoitza H atomo bati lotzen zaio.
Elementuei eta konposatuei substantzia deritze. Substantzien nahasteak deskribatzen direnean, disoluzio edo nahaste homogeneo hitzak erabiltzen dira. Nahaste homogeneo batean, laginaren edozein zatiren konposizioa eta propietateak uniformeak dira, baina alda daitezke lagin batetik bestera. Azukrezko disoluzio urtsu batek gozotasun uniformea dauka disoluzioaren edozein zatitan baina beste disoluzio baten gozotasuna ezberdina izango da azukrearen eta uraren proportzioak ezberdinak badira.
Nahaste heterogeneoetan, osagaiak zati ezberdinetan banatzen dira: adibidez, harea eta ura; beraz, konposizioa eta propietate fisikoak aldatu egiten dira nahastearen zati batetik bestera. Entsalada baterako saltsa edo landare baten orria, adibidez, heterogeneoak dira.
Naturan ageri diren substantzien aniztasun handiak behartu egiten gaitu horien sailkapena egitera, errazago aztertu ahal izateko.
Substantziak desberdintzeko eta bereizteko era erraz eta eraginkorra, beste substantzia sinpleagotan banatzeko posibilitatea edo ezintasuna kontuan hartzean datza, eta posible denean, banaketa egiteko erabili beharreko metodoan.
Irizpide horren arabera, ondoko sailkapena lortuko genuke:
Behin sailkapen hau ikusirik, sailka itzazu ondoren agertzen zaizkizun substantziak, nahaste homogeneoa, nahaste heterogeneoa, elementua edo konposatua izatearen arabera!
Substantzien sailkapena
Jarrai dezagun kimika ikasten! Hurrengo sarreran elementu kimikoak landuko ditugu!
Elementu kimiko bat atomo mota bakar batez osatutako substantzia da. Ohiko elementuak dira, adibidez, karbonoa, burdina eta zilarra. Naturan 90 elementu aurki ditzakegu. Besteak ez dira era naturalean aurkitzen; soilik artifizialki lor daitezke.
Elementu ezberdinen atomoak konbinatzen direnean konposatu kimikoak eratzen dira. Batzuetan konposatu baten molekula isola daiteke. Molekula batean konposatu kimikoan dauden atomoen proportzio berdinak mantentzen dira eta hori da egon daitekeen entitate txikiena. Ur molekula bat hiru atomoz osatuta dago: bi H atomo O atomo bati lotuta. Hidrogeno peroxido molekula batek 2 H atomo eta 2 O atomo ditu; O atomoak lotuta daude eta O bakoitza H atomo bati lotzen zaio.
Elementuei eta konposatuei substantzia deritze. Substantzien nahasteak deskribatzen direnean, disoluzio edo nahaste homogeneo hitzak erabiltzen dira. Nahaste homogeneo batean, laginaren edozein zatiren konposizioa eta propietateak uniformeak dira, baina alda daitezke lagin batetik bestera. Azukrezko disoluzio urtsu batek gozotasun uniformea dauka disoluzioaren edozein zatitan baina beste disoluzio baten gozotasuna ezberdina izango da azukrearen eta uraren proportzioak ezberdinak badira.
Nahaste heterogeneoetan, osagaiak zati ezberdinetan banatzen dira: adibidez, harea eta ura; beraz, konposizioa eta propietate fisikoak aldatu egiten dira nahastearen zati batetik bestera. Entsalada baterako saltsa edo landare baten orria, adibidez, heterogeneoak dira.
Naturan ageri diren substantzien aniztasun handiak behartu egiten gaitu horien sailkapena egitera, errazago aztertu ahal izateko.
Substantziak desberdintzeko eta bereizteko era erraz eta eraginkorra, beste substantzia sinpleagotan banatzeko posibilitatea edo ezintasuna kontuan hartzean datza, eta posible denean, banaketa egiteko erabili beharreko metodoan.
Irizpide horren arabera, ondoko sailkapena lortuko genuke:
Behin sailkapen hau ikusirik, sailka itzazu ondoren agertzen zaizkizun substantziak, nahaste homogeneoa, nahaste heterogeneoa, elementua edo konposatua izatearen arabera!
Substantzien sailkapena
Jarrai dezagun kimika ikasten! Hurrengo sarreran elementu kimikoak landuko ditugu!
Comentarios
Publicar un comentario