Afinitate elektronikoa gas-fasean dagoen atomo batek elektroi bat gehitzean trukaturiko energia da:
E (g) + e- → E- (g) ΔEa= Afinitate elektronikoa
Propietate horren izenak dioenez, atomoak elektroi horrekiko duen afinitatearen edo erakarpenaren neurri bat da.
Oharra: Kontuz zeinuarekin!
Afinitate elektronikoa positiboa edo negatiboa izan daiteke. Balio negatiboak prozesua exotermikoa izan dela adierazten du.
F atomo batek elektroi bat irabazten duenean energia askatzen da. Prozesua exotermikoa da. Normalean afinitate elektronikoa magnitude negatiboa da (energia askatu egin dela adierazi nahi du).
Gas noble eta lurralkalinoek afinitate elektroniko negatiboa dute. Elementu horien konfigurazio elektronikoan (ns2 np6 edo ns2) azken geruza guztiz beterik edo justu erdi beterik dago, eta, elektroi bat gehiago sartzean, hurrengo geruzan sartu behar da. Egoera hori ez da batere egonkorra (elektroi horrek pairatuko duen pantailatzea oso handia da), eta, energia askatu beharrean, energia behar da, afinitatearen balioa positiboa izango litzatekeelarik.
Guk afinitateaz hitz egitean askaturiko energia hartuko dugu kontuan Hala nola, zein modutan aldatuko ote da propietate hau taula periodikoan zehar?
Periodo baten barnean, eskuinetara joan ahala, elektroiak gero eta erakarpen handiagoa jasango du, eta beraz, beste elektroi bat ongi etorria izango da nolabait. Afinitate elektronikoa handiagoa da. Izatez, halogenoek dituzte afinitate elektroniko altuenak; izan ere, fijatzen bagara, halogenoiei elektori bat falta zaie zortzikotearen araua osatu eta egonkor bihurtzeko.
Taldeko portaera orokorra azal daiteke, elektroia maila gero eta altuago batean sartzen delako, eta ondorioz, erakarpen txikiagoa jasaten duelako. Baina kontuz! Bada beste eragin bat kontuan hartzekoa: elektroi-aldarapena. Taldean jaistean atomoa handiagoa denez, elektroiak elkarrengandik urrunago daude, eta haien arteko aldarapena minimizatzen da. Beraz, errazagoa izango da elektroi bat gehiago sartzea. Efektu horren eragina aurrekoaren kontrakoa denez, ez da ikusten afinitate elektronikoaren aldaketa hain periodikoa.
Dena den, afinitate elektronikoa honela handitzen dela orokortuko genuke:

Comentarios
Publicar un comentario