Elementuen propietate kimiko eta fisiko asko zenbaki atomikoarekin periodikoki aldatzen dira. Horietako propietate batzuk, atomoen konfigurazio elektronikoa kontuan harturik, erraz interpreta daitezke, hala nola erradio atomikoa, ionizazio-energia, afinitate elektronikoa eta elektronegatibotasuna. Propietate horiei propietate periodiko deritze, elementuen portaera kimikoarekin guztiz lotuta daude, eta haien aldaketa ulertzea ezinbestekoa da atomoen kimika ulertzeko.
Propietate guztien aldaketa ulertzeko arrazoibide bera erabiltzen denez, propietateekin hasi baino lehen, arrazoibide hori azalduko dugu. Gogoratu atomoen kimika azken geruzako elektroiek mugatzen dutela; hori dela eta, elektroi horien egoera aztertuko dugu.
Talde bat hartuko dugu, eta hasiko gara periodoa handitzen (zutabe batetik jaitsiz). Azken elektroiaren n zenbaki kuantikoa bakarrik aldatzen da, hau da, geruza gero eta altuagoa da. Ondorioz, azken elektroia bataz beste nukleotik gero eta urrunago dago.
Periodo bat aztertzen badugu eta eskuinalderantz mugitzen bagara (lerroan), zenbaki atomikoa igo ahala karga nuklearra unitate bat gehitzen da, eta elektroiek azken geruza betetzen dute. Elektroi kopurua altuagoa denez, azken elektroiak pairatzen duen pantailatzea handitzen da, baina ez da asko aldatzen, geruza bereko elektroien arteko aldarapena oso garrantzitsua ez delako. Karga nuklearraren eta pantailtzearen bi aldaketak kontuan hartuz, esan dezakegu periodo batean karga eraginkorra (karga nuklear eraginkorra = Z-σ) etengabe handitzen dela. Beraz, azken elektroiak nukleotik jasaten duen erakarpena gero eta sendoagoa da.
Azter dezagun orain taldeko eta periodoko bi aldaketa horiek nola islatzen diren propietate periodikoetan.

Comentarios
Publicar un comentario