Ir al contenido principal

Ionizazio-energia

Ba al zenekien metalek bere azken geruzako elektroi horiek gal ditzaketela?

Baina kontuz! Prozesu hori ez da bat-batekoa, atomoan elektroiek nukleoaren erakarpena jasaten dute, eta beraz, energia behar da erakarpen-indar hori gainditzeko. Energia horri ionizazio-energia deritzaio.

Atomo baten lehen ionizazio-energia honela definitzen da: gas-egoeran aurkitzen den atomo batetik elektroi bat erauzteko behar den energia minimoa, ioi-gas bat lortzeko.
E(g) → E+(g) + e- ΔE = Eionizazio > 0 endotermikoa

Hementxe doakizue bideotxo bat ionizazioa hobeto uler dezazuen. Ingelesez dago, baina oso erraz ulertzen da.


Nola aldatzen da propietate hau taula periodikoan zehar?

Eman buruari buelta batzuk...

Gogoratu: periodo batean zehar eskuineruntz joan ahala, karga eraginkorra handitu egiten dela esan dugu eta tamaina berriz, txikitu. Honek ze esan nahi du? Azken geruzako elektroia sendoago dagoela lotuta nukleoari eta kentzea gehiago kostatuko dela. Beraz energia gehiago eman beharko diogu elementu horri elektroia aska dezan, hots, ionizazio-energia handiagoa.

Eta talde batean zehar beheruntz joan ahala zer gertatzen da?

bai karga nuklearra bai pantailatze-konstantea handitzen dira; beraz, karga eraginkorra printzipioz ez dakigu nola aldatuko den. Baina atomoa gero eta handiagoa da, elektroia eta nukleoa gero eta urrunago daude, eta elektroia kentzea errazagoa da ez baitago horren erakarria. Beraz, ionizazio energia txikitu egingo da (metalari ez diogu horrenbeste energia eman beharko elektroia galtzeko).

Laburbilduz, ionizazio energia honela handituko litzateke taula periodikoan zehar:




Comentarios