
Nola aldatzen da erradio atomikoa taula periodikoan zehar?
Taldeko portaera erraz uler daiteke n zenbaki kuantikoak orbitalaren tamaina mugatzen duelako, hau da, nukleoaren eta azken elektroiaren arteko distantzia gero eta handiagoa delako.
Periodo batean Z handitzean karga nuklear eraginkorra igotzen dela ikusi dugu; beraz, azken elektroiak nukleotik gero eta erakarpen sendoagoa jasaten duenez, bien arteko distantzia txikiagoa da, eta tamaina murrizten da.
Esan beharra dago hainbat salbuespen daudela. Adibidez, trantsizio elementuekin erradioa ez da ia aldatzen.
Dena den, salbuespenak salbuespen, erradio atomikoa honela aldatzen dela taula periodikoan zehar ondoriozta genezake:
Comentarios
Publicar un comentario